BLUES HOTSAK zozketa : "DeRobert & The Half-Truths" eta "Barrence Whitfield & MFC Chicken" kontzertuetarako sarrerak

Azaroaren 21ean, larunbatean, 19:00etan, DeRobert & The Half-Truths taldeak joko du Soraluzeko antzokian. Jaialdiaren azken kontzertu nagusia Barrence Whitfield & MFC Chicken taldeak eskainiko du azaroaren 22an, igandean, 19:00etan, Soraluzeko antzokian.

Kontzertu bakoitzerako bina sarrera ditugu. Zozketan parte hartu nahi baduzu, hurrengo formularioa bete besterik ez duzu egin behar. Zozketa azaroaren 13an egingo dugu.