ZOZKETA! Eibarko Klub Deportiboari esker, Mendi Jardunaldien barruan eskainiko den ‘Mendi Tour’ ikus-entzunezkoen emanaldien egun bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozketatzen ditugu:
📅 Otsailak 17 eta 19🕢 18:30ean📍 Coliseo Antzokian (Eibar)
‘Izarren zaunka’ (18’): Txindokin irekitako bide berri baten aitzakian, bi lagunen barne-bidaia kontatzen da, min kronikoak eta antsietatea parez pare jarrita.
‘Into Altai’ (37’): Mongoliako Tavan Bogd mendigunera eramango gaitu, eskian eta snowboardean, sakratuak eta urrun diren tontorren bila.
‘Best Day Ever’ (47’): Mendiko txirrindularitza egokitua jarriko du erdigunean, komunitatearen indarra eta ahalduntzea ardatz.
‘Cantos y Flores’ (27’): Karina Carsoliok hildako anaiarekin partekatzen zuen ametsa nola burutzen duen kontatzen du: Boliviako Huayna Potosi, Illimani eta Sajama mendi ikonikoak ahalik eta azkarren igotzea eta jaistea.
‘The Road We Never Rode’ (35’): Agure batek Zeelanda Berrian zehar bizikletaz nola bidaiatzen duen amestuko du, oroimenaren eta damuen inguruko gogoeta poetikoan
‘K2 Mon Amour’ (40’): Liv Sansoz eta Zer Rochek 2024an egin zuten balentria erakutsiko dute: K2 mendira igotzea eta gailurretik parapentean elkarrekin hegan egitea.
*Otsailaren 16ra arte parte hartu ahal izango duzu.
Datu hauek …eta kitto! Euskara Elkartearen fitxategian gordeko dira eta ez dira …eta kitto! Euskara Elkartearen jarduna ez den beste ezertarako erabiliko.
Irakurri Pribatutasun politika