Utah-tik euskal dantzak ikastera etorri diren gazteek emanaldia eskainiko dute gaur Portalean

Utah-tik euskal dantzak ikastera etorri diren gazteek emanaldia eskainiko dute gaur Portalean
2017/05/12 13:43
eta kitto!
Euskal dantzak ikasteko prest, domeka arratsaldean ailegatu zen Eibarrera Salt Lake City- tik (Utah, AEB) 11 dantza ikaslek osatutako taldea. Utah-ko Unibertsitatean dantza graduko ikasleak dira eta astebete euskal dantzak ikasten ibiliko dira Eibarren, Bilbon eta Errenterian. Gipuzkoako eta Zuberoako dantzak, eta fandango eta arin-arina, horiek dira landuko dituzten errepertorio nagusiak. Dantzan.com-en koordinaziopean, eta Dantzan Ikasi programaren babesarekin, Kezka, Dantzerti, Argia-Ikerfolk, Aiko taldea eta Bilbao Musikako irakasleak arituko zaizkie eskolak eskaintzen. Ikasi dutena erakusteko, emanaldi pedagogikoa egingo dute gaur 20:30ean Portaleko areto nagusian eta nahi dutenentzat sarrera irekia izango da.