San Andres bertso jaialdiaren aurretik banatu zaizkie sariak bertso-paper lehiaketako irabazleei
Bertsozale ugari elkartu dira gaur (barixakua, azaroak 27) iluntzean Coliseo antzokian, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako San Andres Berso Jaialdian.
2026/11/27
22:03
Silbia Hernandez Arrazola
Aner Peritz, Andoni Egaña, Irune Basagoiti, Xabat Illarregi eta Aitor Etxebarriazarragak osatutako boskote bikainak jardun du oholtza gainean, Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen aginduetara.
Jaialdia hasi aurretik, San Andres Bertso Paper lehiaketako sariak banatu dituzte: 16 urtetik beherakoen mailan, irabazlea Nile Arrizabalaga Arakistain izan da, eta bigarrena, berriz, Helene Egiguren Kortazar. Helduen mailan Euskal Herri osoko dozena bat lan ailegatu dira …eta kitto! Euskara Elkartera, eta txapelduna Oñatin bizi den Urko Egaña azpeitiarra izan da. Bigarren postua Iñigo Legorburu hernaniarrak bereganatu du.
























