XXII. Kirol Sariak banatuta agurtu dugu urtea

0    Berriak, Kirolak 
Silbia
XXII.  Kirol  Sariak  banatuta  agurtu  dugu  urtea
31 Abe
4:32

Aurten ere  Coliseo antzokian agurtu dugu urtea, …eta kitto! astekariak antolatuta egin den XXII. Eibarko Kirol Sariak banatzeko ekitaldian. Urteroko martxan, kirol-modalitate bakoitzean izendatutako kirolariek saria jaso dute, 24 sari izan dira guztira. Horrez gain, sustapen saria, euskarakoa eta aurten Markel Alberdi igerilariak hartu duen sari berezia banatu dira, 25 urte betetzeagatik Eibartarrak-i eman zaionarekin batera. Zorionak saria jaso duzuen guztiei! Ekitaldiko argazkiak gure mediatekan ikusgai daude. Urte Berri On!

Hona hemen aurtengo sarituak:
– Sari Berezia: Markel Alberdi
– Areto-foballa: Jose Julio Arregi
– Atletismoa: Jone de Castro
– Automobilismoa: Jesus Mª De la Fuente
– Errugbia: Aitor Elkoro
– Eskia: Arrate Zamakola
– Eskubaloia: Alejandro De Diego
– Foballa: Fran Garagarza
– Gimnasia Erritmikoa: Irati Yarza
– Golfa: Esteban Ipiña
– Herri Kirolak: Hodei Ezpeleta
– Hiru Txirlo: Bittor Rodriguez
– Igeriketa: Egoitz Blanco
– Judoa: Josu Olmos
– Mendia: Eskola-irteeretako arduradunak
– Pilota: Enrike Simon
– Saskibaloia: Mikel Ibarzabal
– Silbestrismoa: Mª Asun Nogues
– Squash: Josu Gallastegi
– Tenisa: Ruben Pinillos
– Tiro Olinpikoa: Iñaki Martin
– Triatloia: Roberto Gartzia
– Txirrindularitza: Victor Cordon
– Waterpoloa: Eneko eta Jon Treviño
– Wu-Shu: Sulei Samadi
– Sustapen Saria: AVIA
– 25 urte: Eibartarrak FT
– Euskera Saria: Igor Amorrosta

« »