66 haurrek parte hartu dute Elosua-Irukurutzeta-Azkarate mendi-irteeran
Igandean, 66 haur eta hainbat guraso elkartu ziren Elosua-Irukurutzeta-Azkarate mendi-irteeran. Guztira, 9,5 kilometro inguruko ibilbidea egin zuten, naturaz eta udazkeneko koloreez gozatzeko.
Irteera Elosuko zalditegitik abiatu zen, eta handik basoan barrena egin zuten aurrera. Lainoak eta ostarteak tartekatu ziren goizean zehar, baina eguraldiak ateri eutsi zion eta ibiltzeko baldintza egokiak izan zituzten.
Irukurutzeta mendiko tontorrera (898 metro) iristeko azken malda igo ondoren, parte-hartzaileek hamaiketakoa egin eta taldeko argazkia atera zuten. Ondoren, pagadian behera jarraitu zuten, Azkarate mendatean zain zituzten autobusetara itzultzeko.
Hurrengo irteera abenduaren 20an egingo dute, ikasturteko hirugarrena izango dena. Oraingoan, Deba-Mutriku-Saturraran ibilbidea egingo dute.
