Arrate Filatelia Elkartea

Arrate Filatelia Elkartea
2023/09/15 13:03
eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Elkartea 1969. urtean sortu zen zaletasun hau ezagutzera emateko eta zigiluak kideen artean elkartrukatzeko asmoarekin. Gaur egun, teknologia berriak direla eta, ia ez dira zigiluak erabiltzen eta filateliak beherakada nabarmena izan du, baina garai hartan ohikoa zen zigiluak bilatzen jardutea eta bildumak egitea. Filateliak eta enkanteetako aldizkarietaz gain, gehienbat internet bidez lortzen dituzte zigiluak gaur egun. Elkartean 40 bazkide inguru daude, eta domeka eguerdian elkatzen dira Pagaegi kalean daukaten lokalean. Euskal Herriko Filatelia Federazioko kideak dira, eta urteroko erakusketa antolatzeko estatuko beste leku batzuetako jendearengana jotzen dute. Jende gaztea falta dela diote.
Ekintza nagusiak:
Urtero, San Andres jaien inguruan, Exfibar Seilu Erakusketa antolatzen dute, eta bertan 10-15 zaleturen bildumak ikusteko aukera izaten da. Horietako asko kanpotik etorritakoak izaten dira eta Arrate Filatelia Elkartekoen lanek ere hemendik kanpora “bidaiatzen” dute. Aurten 48. erakusketa egingo dute. Erakusketarekin batera urtero zigilu-marka berezia
ateratzen dute eta beti Eibarko elkarte edo pertsonaia bati eskaintzen diote (rakestistak, txistulariak, denborrada, Astelena pilotalekua, Eibar K.E...). Horrekin batera omendutakoei buruzko testuak jasotzen dituen liburuxka bat prestatzen dute. Iazko Exfibar erakusketaren inaugurazioa eta sari-banaketa ekitaldia.

Bilerak: Domeketan, 12:00etan
Helbidea: Pagaegi 3, behea