Aitor Buendia: “Elikadura sistemaren etorkizuna arriskuan”

0    Iritzia 
Ana
Aitor Buendia: “Elikadura sistemaren etorkizuna arriskuan”
23 Api
1:08

Neonikotinoideak munduan gehien erabiltzen diren intsektizidak dira, eta inpaktu handia daukate biodibertsitatean eta elikadura segurtasunean. Nekazaritzan intsektizida honen erabilera luzatzea neurri eutsiezina da, eta gure elikadura sistemaren etorkizuna arriskuan jartzen du. “EFSA (Elikadura Segurtasunaren Europear Autoritatea)-ren ikerlanek eta sektorean egin diren beste ikerketa guztiek erakutsi dute erleendako mehatxu onartezina dakarrela”, azaldu du Walter Haefeker Erlezain Profesionalen Europear Elkarteko kideak.
Produktu kimikoei aurre egiteko erresistentzia abiadura handiz garatzen ari dira intsektuak, eta enpresak gero eta toxikotasun handiagoa daukaten produktuak garatzen ari dira. Eta haori guztia gutxi balitz, ikerketek azaltzen dutenez, neonikotinoideen % 80 lurrean mantentzen dira eta uretan filtratzen dira, horrela produktu kimiko hauekin tratatuak izan ez diren landareei eraso eginez, eta baita lehorreko ornogabeei ere.
Luzaroan pentsatu da neonikotinoideek errendimendu altuak bermatzen laguntzen dutela, baina ikerlan zientifikoek erakutsi dute hori ez dela horrela eta izurriteek oso azkar egiten dietela aurre substantziari, normalean 2 edo 3 urtetan. Zein da konponbidea? Bonmatinen esanetan, landareak bakarrik benetako arazo bat dagoenean tratatu beharko lirateke, eta ez modu prebentiboan. Praktika hau oso zabalduta dago sektorean. “Ez ditugu errendimendu altuagoak behar, ezta janari gehiago ere, behar duguna janari hobea da”.
Slow Food-ek, Europar Batasuneko gizarte zibileko elkarteekin batera, EBeko Komisioa eta estatu partehartzaieak presionatu ditu, behingoz neonikotinoideen erabilera geldiarazteko. Erleen populazioaren gutxitzeak eragin handia dauka nekazalgoan; aldi berean, produktu hauek luzaroan erabiltzen badira iturrien ura kutsatu egiten da eta hegaztiak eta arrainak bezalako beste animaliengan dauka eragina. Gure osasuna ahaztu barik.
Oso garrantzitsua da neonikotinoideak ahalik eta lehen debekatzea, ez bakarrik erleen onurari begiratuta, baizik eta baita gure osasunaren eta gure janariaren etorkizunaren ikuspegitik ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »