“Gauzen Internet-a (IoT)” (Jon Legarda)

0    Iritzia 
Ana
“Gauzen Internet-a (IoT)” (Jon Legarda)
2018, Eka 11

Aurreneko idazkian Gauzen Internet-eri buruz hitz egingo nukelakoan eta ez nuen horretaz apenas ezer esan. Goazen ba kontzeptu honi buruz zerbait kontatzera. Gainera, egun hauetan Bilbon IoT Week deritzon kongresua antolatu dute , beraz, ezin hobe datorkigu idazki hau.
Funtsean kontzeptu horren atzean dagoena oso erraza da: egunean zehar gure inguruan dauden edozein gauzak Internetekin konektatzea, bai beraien identifikazio birtual bat edukitzeko (non dagoen jakiteko adibidez) edo berauei atxikiturik dauden sentsoreen datuak munduko edozein lekutatik eskura edukitzeko. Errazena adibide batekin azaltzea da, eta ez dago adibide hoberik DeustoTech-etik kongresu honetan aurkeztu dugun lan baten laburpena kontatzea baino.
Urteak daramatzagu Urdaibai Bird Center-ekin lan egiten. Ezagutzen ez baduzue, gomendagarria da bisita bat egitea. Gauza askoren artean, bertan txoriak eraztun batekin markatu eta prismatiko batzuekin aztertu egiten dituzte ikerketa anitzetarako datuak jasoz. Jarduera hori ez da oso eraginkorra, denbora asko behar bait da txorien eraztuna ikusteko, ikusteko zortea baldin badute noski. Kasu honetan, gure laguntzarekin ikaragarrizko pausu bat ematen hari dira txorien kabiak Internetera konektatuz.
Normalean elektronikarik ez dituzten gauza batzuei elektronika berezi bat jarri diegu, kasu honetan kabi eta txoriei. Txorien eraztunak hari gabeko identifikazio elektroniko batez daude eginak, autobusean edo dendetan ordaintzeko erabiltzen ditugun txartelen antzera. Kabiei aldiz, eraztunak irakurtzeko gai diren antenak jarri dizkiegu, baita jasotako datuak Internetera bidaltzeko telefonia mugikorrean erabiltzen den teknologia ere. Horrela, egunean behin ornitologoek jakin dezakete zenbat aldiz sartu eta irten diren txoriak euren kabietatik (datu hau oso garrantzitsua omen da).
Soluzio honen atzean erronka ugari daude. Agian latzena txorien eraztun elektronikoa erru gabe irakurtzea da, sarrerak eta irteerak bereiztea eta txoria sartu gabe gelditzen bada ere jakitea. Errealitatea digitalizatzea ez da erraza, nahiz eta teorian dena posible izan, praktikan ikerketa lan ugari dago egiteko. Orain, prototipo eran probatu duguna produktu bat bihurtzea da erronka. Asmatuko ahal

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »