“Kilometro 0 elikagaietan: Slow Food vs Fast Food” (Josu Belaustegi)

0    Iritzia 
Ana
“Kilometro 0 elikagaietan: Slow Food vs Fast Food” (Josu Belaustegi)
2018, Api 23

Egun hauetan eguraldia denon ahotan erabili dugu; izan ere, azkenean udaberria iritsi dela esan daiteke… Azoketako postu desberdinetan aurki ditzakegun sasoiko produktuak konsumitzeko urtarorik onenetakoa. Postu hauetan sarritan Kilometro 0-ko produktuak eskaintzen dituzte. Gertuko produktuak, ekologikoak eta sekulako kalitate apartarekin.
Km 0-ko elikagaien kontsumoarekin gure elikadura osasuntsuagoa izatea lortzen dugu, pestizidetatik, hormonetatik eta gantz asetuetatik kanpo. Gainera, inguruko ekonomia suspertzeko balio du. Ezinezkoa litzateke gure baserrietako produktuek  eta Kantauri itsasoak eskaintzen dizkiguten abantailak banan-banan aipatzea.
Eta azkenik, benetan arduratzen gaituena: prezioa! Km 0 elikagaiek ekonomikoagoak direla esan liteke, merkataritza, garraio eta banaketa bitartekariak gutxitzen baitira.
Chef eta kontsumitzaile asko “ bizitzeko modu honekin” identifikatzen dira, eta zu? Filosofia honekin bat egiteko prest?

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »