“Liburutegien arerio publikoak” (Eva Alberdi)

0    Iritzia 
Ana
“Liburutegien  arerio  publikoak”  (Eva  Alberdi)
13 Aza
9:04

Aste honetan iritsi zait korreora Julián Marquinaren artikulu kurioso bat: “Los 10 enemigos públicos números uno de las bibliotecas”. Lerro gutxi batzuetan hainbat eta hainbat egia esaten ditu, eta guztiz ados nago berarekin. Hona hemen arerio horietako batzuk:
Interes gabeko liburuzainak, liburutegiari irudi txarra ematen diotenak. Bokazio falta, ohikoa eta errepikakorra den lana, berrikuntzarako denbora falta, aintzatespen falta … Horrek guztiak motibazioa galtzea ekarri ahal du.
Aurrekontu falta eta murrizketak, zer esanik ez.
Familiartean liburutegira joateko ohitura eza: etxean ez badago liburutegira joateko joera, ez bada kontuan hartzen aisialdirako, formakuntzarako edo/eta ezagutzarako tokitzat, ez da alternatiba bezala transmitituko.
Gizalegearen kontrako pertsonak: eskerrak hauek urte hauetan asko gutxitu diren!
Liburutegien estereotipoak: gaur egun liburutegiak ez dira leku ilunak eta aspergarriak, baina aspaldi liburutegi batean egon ez direnek irudi hori dute buruan.
Liburuen, musikaren, pelikulen, telesailen kopia piratak: Interneten eragina izan da eta webgune asko daude deskarga ilegal horiek egiteko aukera ematen dutenak. Baina liburutegiak eduki horiek guztiak maileguan jartzen ditu lege-hausterik egin gabe, sortzaileei kalte egin gabe.
– Eta, amaitzeko, pertsonen denbora falta egunerokotasunean. Lanak, ikasketek, familiak, lagunek… gehi aisialdirako, informaziorako eta ezagutzarako dugun eskaintza zabalak jendeak oso denbora libre edukitzea dakarte. Eta zoritxarrez, gelditzen den denbora apur hori ez da normalean liburutegian ematen.
Ez dugu lan makala! Aurpegi ona jantzi eta ekin lanari!

liburu azpilikueta0001

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »