“Nire esperientzia gastronomikoa NYCn, etxe-orratzen hirian” (Josu Belaustegi)

0    Iritzia 
Ana
“Nire esperientzia gastronomikoa NYCn, etxe-orratzen hirian” (Josu Belaustegi)
2018, Ots 26

Aktibitate handiz betetako egunak izan dira, dena oso azkar joan da. Zentzu guztientzako benetako gozamena, glamourrez betetako jatetxe ikusgarrietatik hasita kaleko tabernetara, poltsiko guztien neurrikoak.
Etorbidean shopping egiterakoan klasikoa bihurtu den saltxitxa ogitartekotik hasita, Hotel Plazako brunch luxuzkoenera. Baina bata eta bestearen artean aukera zabala dago, munduko edozein lekutara eramaten zaituzten zaporeekin eta atmosferekin… Oraingo honetan, agian, Ekialde Urrunarekin geratuko nintzateke. Ez dago zalantzarik Japoniarekin zerikusia daukan guztiak modan jarraitzen duela… oso lokal originalak, ondo landutako atmosferarekin, eta prezio-kalitate erlazio bikainarekin. Sashimi, sushi, gyozas baporean, woks,… Korear jatetxeak ere aurkitu genituen, Thais,… Denak elkarrekin baina haien artean nahastu gabe.
Chinatown-era ere osteratxoa egin genuen. Arrain bizien arraindegiek arreta deitzen jarraitzen dute…  Erakustokietan eskegitako ahate lakatuak, barazki freskoak, denak Asiatik ekarritakoak, kalean bertan aurki daitekeen janaria, usainak… Oraindik ere kale horietan zabiltzanean Txinan barrenean sartzen zarela ematen du. Gozamena zentzu guztientzako.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »