%30eko deskontuekin erosteko bonu-kanpaina hasiko da eguaztenean

%30eko deskontuekin erosteko bonu-kanpaina hasiko da eguaztenean
2020/05/07 18:28
eta kitto!
Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eskutik, herriko ehun establezimendu inguruan %30eko deskontuarekin erosketak egiteko kanpaina abiatuko dute datorren astean. Eguaztenean hasiko da erosketa-txartelen salmenta: bezeroek 35 euro ordainduko dituzte eta, trukean, berriz, 50 euro gastatzeko bonua (25 euroko bi txartel bihurtzeko aukerarekin) jasoko dute. Beste berritasunik ere badago: bonuak internet bidez erosteko aukera egongo da, http://nikeibarrenerostendot.eus/ helbidean. Bestalde, oraingo honetan alarma-egoera dela eta itxita egon diren edo normaltasunez lan egiteko aukerarik izan ez duten establezimenduek hartuko dute parte kanpainan.

Erosketa bonuak hilaren 13tik 23ra bitartean egongo dira salgai, EMGIren bulegoan (Untzaga, 7) zein interneten. Bulegoan erosteko 09:30etik 12:30era joan beharko da (lehen ordubetean 65 urtetik gorakoek izango dute lehentasuna) eta, ahal izanez gero, txartelarekin ordaintzeko eskatu dute. Eta interneten erosiz gero, ordainagiriarekin joan beharko da bulegora, bonua jasotzera (12:30etik 13:30era).

UEU-Irakaskuntza-Master