1:1 ESKALA emanaldia, bertan behera
Gaur, uztailaren 2an, Arrate Kultur Elkartearen ikus-entzunezko astearen baitan egitekoa zen emanaldia.
2026/07/02
11:24
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Gaur, uztailaren 2an, 20:00etan egiteko aurreikusita zegoen 1:1 ESKALA emanaldia bertan behera geratu dela jakinarazi du Arrate Kultur Elkarteak. Olatz Salvador Zaldua eta Alaia Martin Etxebesteren lana kultur elkartearen ikus-entzunezko astearen azken emanaldia zen.
Bestalde, emanaldirako data berria zehaztu bezain laster horren berri emango dutela adierazi du Arrate Kultur Elkarteak.