1-3 urte bitarteko umeentzako saioa eskainiko du Ana Apika ipuin kontalariak zapatuan
2023/04/25
10:18
eta kitto!
Aktore, pailazo eta kontalari moduan aritzen da Ana Apika. Pedagogian lizentziatua, eskarmentu handiko kontalari honek haur txiki-txikientzat kontaketa berezia ekarriko du zapatuan, hilak 29, Eibarko liburutegira, "Zapatuko ipuinak" ekimenaren baitan. 1 eta 3 urte bitarteko umeei zuzendutako saioa izango da.
"Emozioak eta sorpresak lapikoan sartuko ditugu. Hauekin batera irudi poetikoak, soinu ederrak, kanta txikiak eta liburu politak erabiliz haur-literaturan murgilduko gara", dio Ana Apikak.
Izen-ematea zabalik dago apirilaren 27ra arte, eta formulario hau bete behar da.
Familiak Aretoko eszenatokian eserita egingo da saioa.