%10,1 jaitsi ziren Gipuzkoako enpresen salmentak 2020an
2021/02/23
16:01
eta kitto!
Gipuzkoako enpresek 2019an baino %10,1 gutxiago saldu zuten 2020an, foru Ogasunak lurraldeko konpainien egoerari buruz hilabetero argitaratzen duen txostenaren arabera. Eider Mendoza foru bozeramaileak azaldu duenez, 2009 urtetik eman den jaitsierarik handiena da, baina ordukoa baino 10 puntu hobeagoa da (20,5 erori ziren salmentak urte hartan). “Argi dago, ikuspegi ekonomikotik ere, COVID-19 gaitzaren eragina sekulako izan dela, eta horrek urtea markatu duela”, esan du foru arduradunak. Hala ere, gaineratu du azaroan eta abenduan enpresen salmentek berreskuratze zantzuak eman zituztela eta, ondorioz, “baikortasun gehiagorekin” begiratzen diotela 2021 urteari.
Mendoza hedabideen aurrean agertu da gaur goizean, astero bezala, Diputatuen Kontseiluan hartu diren erabakien eta aztertu diren gaien berri emateko. Azterlan osoa Gipuzkoako foru Ogasunaren web orrian dago eskuragai. 2020 urteko salmenten datuei erreparatuta, hauek izan dira dira txostenak jaso dituen zifrak, 2019 urtearekin alderatuta: salmenta osoak -%10,1 jaitsi dira; barne merkatua -%9,1 jaitsi da, eta esportazioak -%11,9. Inportazioek ere behera egin dute, -%13,5, eta enpleguak eta soldatak ere negatiboan itxi dute urtea: -%2,1 eta -%3, hurrenez hurren.
Urteari errepasoa eginez, Mendozak esan du konfinamendu garaia eta osteko hilabeteak izan zirela ezbairik gabe urteko gogorrenak: apirila (-%32) eta maiatza (-%25,3), bereziki. Horren ostean, -%10 eta -%15 artan egonkortu zen jaitsiera. Hala ere, bozeramaileak urteko azkeneko hilabetetan jarri du azpimarra. Gogoratu duenez, -%2 jaitsi ziren salmentak azaroan; eta abenduan urteko erregistrorik onena jazo zen, pandemia aurreko garaia ere barne hartuta, +%9,2 hazi baitziren lurraldeko enpresen salmentak. “Abenduko igoera azaltzerako orduan, egia da sektore eta urtarokotasun osagai oso garrantzitsua hartu behar dela kontutan; hau da, kasu zehatz batzuk markatu dutela estatistika orokorra, batez ere esportazioen atalean”, zehaztu du.
Aurrera begira, "zuhurtziaz begiratzen diogu 2021 urteari. Ez da urte erraza izango eta oso adi egon beharko dugu, batez ere jarduera ekonomikoak gaur gaurkoz dituen ezohizko laguntzak amaitzen direnean zer gertatzen ikusteko baitago. Hala ere, 2020 urte amaierako hilabeteei esker baikortasun zertxobait gehiagorekin begiratzen diogu”, esan du.