Basalgoko parke eolikoa geldiarazteko milatik gora sinadura lortu ditu Eibarko Mendiak Bizirik plataformak

Azurtza–Topinburu–Illordo mendilerroan aurreikusitako parke eolikoaren ingurumen- eta ondare-inpaktua salatu dute
Basalgoko parke eolikoa geldiarazteko milatik gora sinadura lortu ditu Eibarko Mendiak Bizirik plataformak
2025/11/25 11:14
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Iturria: Eibarko Mendiak Bizirik
Eibarko Mendiak Bizirik plataformak 1.000 sinadura baino gehiago lortu ditu dagoeneko Azurtza–Topinburu–Illordo mendilerroan aurreikusitako parke eolikoaren aurka. Plataformak salatu du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak bideratu nahi duen Basalgo proiektuak kalte “larria eta itzulezina” eragingo liokeela ingurune naturalari eta ondare historikoari.

Plataformaren arabera, inpaktu nagusietako bat Gerra Zibileko trintxeren galera izango litzateke. Izan ere, asteburu honetan bertan, boluntario talde bat trintxera horiek garbitzen aritu da, ondarea balioan jarri eta zaintzearen beharra azpimarratuz. “Denon eginkizuna da gure inguruan ditugun altxor berezi hauek zaindu eta babestea”, adierazi dute.

Gauzak horrela, plataformak herritarrei sinatzen jarraitzeko eta informazioa zabaltzeko deia egin die: “Basalgo gure paisaia, gure historia eta gure etxea da. Ez dezagun utzi mendilerroa suntsi dezaten.” Sinatzeko eskeka, hemen.