Adimen gaitasun handien inguruan hitzaldia emango du Maider Belda psikopedagogoak Ipurua Merkatu Plazan

Hitzaldia domekan izango da, 11:00etatik 14:30era (erderaz), Ipuruako Merkatu Plazan (Argatxako Jardinak, 1). Maider Belda JASON Fundazioko arduradunarekin batera izango da “La cueva del talento”ko sortzailea den Olatz Alberdi.
Adimen gaitasun handien inguruan hitzaldia emango du Maider Belda psikopedagogoak Ipurua Merkatu Plazan
2026/01/20 15:51
Ana Aizpurua

Maider Belda (JASON fundazioa) eta Olatz Alberdi (La cueva del talento) gaitasun handiak dituzten haurren arloan espezializatutako profesionalak dira. Askotan gurasoek umeen adimen gaitasun handiak ez dituzte ondo ulertzen eta batzuetan ondo jakinarazi ez zaienean tristura edo frustrazio handiak eragin ditzakete. Izan ere, gurasoek bat-batean jakin dezakete haien seme-alabak “oso adimentsuak” direla, eta horrek emozio konplexuak sor ditzake familia harremanetan. 

Hitzaldian azalduko dute adimen gaitasun handiak ez daudela beti ikasketa errendimendu altuarekin lotuta, baizik eta modu berezian pentsatzeko, sentitzeko eta munduarekin harremanetan jartzeko modua ere badirela. Horregatik, familia eta hezitzaileentzat informazioa eta laguntza egokia izatea funtsezkoa da. Hitzaldiak arreta berezia jarriko du nola antzematen diren gaitasun handiak, familiek eta irakasleek nola lagundu dezaketen eta emozioen kudeaketa nola lagungarria den haurren garapenean eta ongizatean. 

Hitzaldia domeka honetan izango da, hilak 25 Ipuruako Merkatu Plazan. Saio irekia izango da eta 11:00etan emango zaio hasiera.