101 garaje-plaza zozketatuko dituzte Errebalen
2021/02/11
14:36
eta kitto!
Errebaleko eraikin berriak bi aparkaleku izango ditu. Batean, -1 solairuan, txandakako 100 aparkaleku egongo dira; eta bestean, -2 solairuan, Udalak 50 urterako kontzesioan emango dituen 101 garaje-plaza. Azken hauek banatzeko zozketa egingo dute eta, horretarako, hainbat baldintza zehaztu dituzte, Errebaletik hurbil bizi direnei lehentasuna emanez.
Garaje-plazak marren bitartez mugatutako aparkalekuak dira eta horretako 26k trastelekua izango dute. “Ezin izango da trastelekua bakarrik erosi, garajea ere erosi behar izango da derrigorrez”, Jon Iraola Hirigintza zinegotziak gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan adierazi duen bezala.
Garaje-plazen gutxieneko prezioa 17.000 eurokoa izango da eta trastelekuena 3.500 eurokoa, tamainaren arabera. Garaje-plaza txikienek 12 metro karratu izango dituzte eta trasteleku txikienek 5 metro karratu. Plaza batzuek alboan izango dute trastelekua, baina beste batzuek ez. “Ahalik eta hurbilen egoten saiatu gara”, Iraolaren berbetan.
Hiru gune zozketarako
Errebal inguruan bizi direnek lehentasuna izango dute garaje-plaza lortzeko eta, horretarako, hiru gune ezberdindu dituzte. A gunean Errebaletik hurbilen dauden kaleetako bizilagunak sartuko dira (Errebal, San Agustin, Estaziño, Jardiñeta, Aldatze, Muzategi eta Bidebarrietako zati bat), B gunean pixka bat urrunago daudenak (Arragueta, Calbeton, Toribio Etxebarria, Ardantza…) eta C gunean beste guztiak. Horrela, A gunekoek plaza guztiak hartzen badituzte, besteek ez dute aukerarik izango.
Garaje-plaza lortzeko derrigorrezkoa da autoa edukitzea eta eskaera egiten duen bakoitzak bi toki eskuratu ahal izango ditu gehienez. “Auto bat duenak toki bat hartu dezake; bi auto eta garaje-plazarik ez duenak, bi eskuratu ditzake; eta bi auto eta garaje-plaza bat duenak, toki bat hartu dezake”, zinegotziaren berbetan.
Izena emateko epea astelehenetik aurrera
Zozketan izena emateko epea astelehenean hasiko da, hilaren 15ean, eta apirilaren 30ean amaituko da. Udalak bulegoa zabalduko du Errebal kaleko 16. zenbakian eskaerak egin edo informazioa jasotzeko, eta astelehenetik eguenera 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara, barixakuan 10:00etatik 14:00etara eta zapatuan 10:00etatik 13:30era egongo da zabalik. “Kasuistika asko dituen gaia izanik, bulegoa zabaltzea erabaki dugu jendeari sortzen zaizkion zalantzak hobeto argitzeko”, Iraolak aipatu duenez. Bestela, 688 86 94 88 telefonoa eta errebalbulegoa@eibar.eus helbide elektronikoa jarri du herritarren eskura, eta www.eibar.eus webgunean gaiari buruzko informazio guztia jarriko dute.
Pandemiaren ondorioz, eskaera egiteko aurretiko zita hartu beharko da bulegoan, baina modu telematikoan egiteko aukera ere emango dute. Iraolak esan duenaren arabera, “Errebal eraikina maiatzean amaitzea espero dugu eta, gauzak ondo, zozketa ekainean egingo litzateke. Horrela, uztailaren 31an plazak guztiak ematea espero dugu”.
Mota horretako zozketak publikoak izaten dira eta normalean jende ugari biltzen da zozketetan, baina oraingoan ezin izango da horrelakorik egin eta internet bitartez emango dute zuzenean.