Ubitxa eta Urki arteko igogailuaren ingurua berritzen hasi dira
aste iraungo dute. Igogailurako sarbideak eta etxebizitzen patioa berrituko dituzte.
Ubitxa eta Urki auzoak lotzen dituen igogailuaren ingurua berritzeko lanak hasi ditu Eibarko Udalak. Oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko, igogailurako sarbideko espaloiak eta barandak berrituko dituzte. Horrez gain, etxebizitzen patioan ere egingo dituzte lanak: sarbidea eta irisgarritasuna hobetu, eta saneamendu-sarea berrituko dute.
Jarduketak 168.644 euroko aurrekontua du, BEZa barne, eta hamahiru asteko epea aurreikusi dute lanak amaitzeko.
Udalak azaldu duenez, lanak irisgarritasuna eta espazio publikoak hobetzeko udal-proiektuaren barruan kokatzen dira. 2023an jarri zituzten martxan Ubitxa eta San Kristobal lotzen dituzten bi igogailu publikoak. Aurten, berriz, Ubitxako parkea berritzeko eta irisgarritasuna hobetzeko 145.241 euroko inbertsioa aurreikusi dute. Irailaren erdialdean, San Kristobal kaleko zatia asfaltatu zuten, Sostoatarreneko bidegurutzetik Ubitxa kalerainokoa. Horrez gain, Udalak dirulaguntzak ematen dizkie jabekideen komunitateei igogailuak jartzeko eta eraikinetako oztopo arkitektonikoak kentzeko.
