Helduen gaztelerazko irakurketa kluberako izen-ematea zabalik Juan San Martin liburutegian
2020/09/09
07:06
eta kitto!
Eibarko Juan San Martin liburutegiak zabalik dauka gaztelerazko irakurketa kluberako izen-ematea, irakurtzea eta irakurtzen dena konpartitzea gustatzen zaien pertsonentzako jarduera aproposa
Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.
Izen-ematea hilaren 16an itxiko da eta liburutegian edo e-mailez egin daiteke inprimaki hau beteta.
16 urtetik gorakoentzat antolatutako doaneko jarduera da, eta dinamizatzaile lanetan Peru Magdalena arituko da. Saioak Portalean izaten dira, astearteetan (urrian hasiko da), 19:00etatik 20:00etara.