Bertso-paper lehiaketarako epea zabaldu da aste honetan
2020/10/15
07:17
eta kitto!
Urriaren 13tik azaroaren 10era arteko epea izango da XXVI. San Andres Bertso Paper lehiaketako lanak entregatzeko. Maila bi izango ditu urteroko moduan: bata, 16 urtetik beherako Eibarko ikasleentzat, eta bestea, 16 urtetik gorakoentzat (Euskal Herri osorako). Gaia eta doinua libreak izango dira. Gazteenek bertso bat edo bi kopla aurkeztu beharko dituzte, eta nagusiek, berriz, lau puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez eta 10 gehienez. Lanen 3 kopia bidaliko dira gaitzizenarekin, eta gutunazal itxi batean egilea identifikatzeko datuak hona: …eta kitto! Euskara Elkartea. Urkizu 11 solairuartea. 20.600 Eibar. Sariei dagokienez, umeen mailan, lehenak, lehenak liburua eta txapela lortuko ditu eta bigarrenak liburua eta plaka. Nagusietan lehenak 300 euro eta txapela eta bigarrenak 250 euro eta plaka eramango ditu. Sarituek San Andres Bertso Jaialdian jasoko dituzte sariak azaroaren 26an. Aurten berritasun bi izango ditu jaialdiak: batetik, osteguna izango da, eta bestetik, estraineko aldiz Coliseo antzokian egingo da