Ismael Manterola ikerlariaren "Zuloaga eta Euskal Herria" dokumentala sarean ikus daiteke
2020/11/27
09:47
eta kitto!
Ignacio Zuloaga pintorea jaio zela 150 urte bete direla-eta, Eibarren hainbat jarduera antolatu ditu Udalak eta, besteak beste, Zuloagari buruzko lau dokumental interneten ikusgai ipiniko dituzte eta horietako lehena, "Zuloaga eta Euskal Herria" izenburukoa, Eibarko Udalaren YouTube kanalean ikus daiteke. Ismael Manterola Ispizua (Zumaia, 1966) ikerlariak egindako lan honetan Zuloagaren inguruko pasarte ezezagunak azaltzen ditu. EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasleak margolariak bere herriarekin nolako lotura zuen azaltzen du, herritik kanpo bizi arren, beti bere jaioterrira itzuli behar izateko premia izaten zuen-eta. Zuloagak hainbat ekintza egin zituen bere herriko armaginen alde, edo, ongintzaren alorrean, 1917an, Lehen Mundu Gerran, Frantziako umeen aldeko laguntza-deia eginez, edo, 1918ko “gripe espainiarrean”, dirua emanez gaitzaren ondorioei aurre egiteko.
https://youtu.be/EMmg6nWPPec
“Arrateko itsua” margolana ikustera joateko epea luzatu dute
Bestalde, “Arrateko itsua”, Zuloagaren gaztetako margolana ikustera joateko interes handia dagoela ikusita (lehen asterako hitzordu guztiak dagoeneko bete dira), koadroa ikusteko epea luzatzeko gestioak egin dituzte eta, azkenean, abenduaren 20ra arte egongo da San Andres parrokian. Hala ere, ordutegia aldatu egingo da abenduaren 7tik 20ra eta 16:30etik 17:30era egongo da zabalik eliza, koadroa ikusteko. Bisita gidatuak aldez aurretik hitzordua eskatuta egingo dira, 943708423 telefonora deituz (Ego Ibarra) edo posta elektronikoz (egoibarra2@gmail.com).