120 euroko dirulaguntza izango da Eibarko ume edo gazte bakoitzeko, osasun-krisiari aurre egiteko neurrietako bat da

120 euroko dirulaguntza izango da Eibarko ume edo gazte bakoitzeko, osasun-krisiari aurre egiteko neurrietako bat da
2020/03/21 11:09
eta kitto!

 Bizkoiztu egingo dira "Umeak Eskolara" eta "Dirulaguntzak ikasleei" programekin diruz lagundutako zenbatekoak, Eibarko Bozeramaileen Batzordeak aste honetan adostutako neurrietako bat da. "Eibarko herritarrek osasun-krisiari aurre egiteko orduan, beren bizi-kalitatean eta ongizatean ahalik eta ondorio txikiena izan dezaten laguntzeko".


"Umeak Eskolara" eta "Diru-laguntzak ikasleei" programetarako aurrekontu-partida bikoiztea erabaki dute, eta 570.000 euroraino handitzea.  Hala, 420.000 euro izango dira “Umeak Eskolara” eta 150.000 euro “Dirulaguntzak ikasleei” programetarako; 120,20 euroko dirulaguntza izango da ume edo gazte bakoitzeko.





Neurri horrekin, Udalak sustatu egin nahi du erosketak Eibarko dendetan egitea, eta, aldi berean, murriztu nahi du Eibarko familiek ikasturte hasieran arropa, oinetakoak, kirol-materiala, ikasmateriala (testu-liburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak erosteko egin behar duten ahalegin ekonomikoa.