Iñaki Ziarrusta, ATX Teatroa: “Belaunaldien arteko talka dago `Lubaki lainotsua´aren erdigunean”
2022/09/23
13:47
eta kitto!
“Lubaki lainotsua” antzezlana taularatuko du ATX Teatroak gaur, barixakua, Coliseo antzokian., 20:30etik aurrera (euskaraz). Taldearen 10. proiektua den lan honetan Maren Basterretxea, Miriam K. Marchante eta Javier Barandiaran antzezleek hartuko dute parte. Azken bi hauek, nahiz eta kanpoan bizi, Eibarren jaiotakoak dira. Konpainiaren alma materra den Iñaki Ziarrustak eman digu lanaren berri.
"Lubaki lainotsua"k belaunaldien arteko talka du oinarri moduan. Zergatik aukeratu duzue gai hori?
Nire semea eta bion arteko harremanetik dator gai hau lantzearen ideia. Uste nuen aita modernoa eta irekia nintzela eta oso ondo konpontzen gara, baina gauza batzuk ezin ditut ulertu. Nerabezaroan sartzen direnean guraso askori gertatzen zaigun zerbait da. Nire burua edade batekin ikusten dut eta aldea nabaritzen dut gazteekin. Gauzak aldatzen doaz, batzuk onerako, beste batzuk txarrerako. Hala ere, horri esker doa mundua aurrera. Horrez gain, uste dut "deskoloke" momentu batean bizi garela. Gauzak oso azkar pasatzen ari dira; esate baterako. erabaki politikoak egun batetik bestera aldatzen dituzte, eta indibidualki oso zaila da hori guztia asimilatzea.
ATX Teatroa sortu zuen Iñaki Ziarrustak 2010ean.
Lubaki batean sartuta bizi da pertsonaietako bat...
Belaunaldien arteko talka horretaz berba egiteko muturretara joan gara. Izenik gabeko gerraren lubaki batean soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko duen gutuna ailegatzen zaio postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakoitzaren onena eta txarrena azaleratuko du: maitasuna, heriotza, beldurrak, gupida, gorrotoa, frustrazioak...
Mutur bi, beraz, mundua hobeto ezagutzeko.
Antzerkigileek esaten dugun moduan, guk ez dugu konponbiderik ematen, "putada" bat egiten diegu ikusleei, hausnarketetan oinarritutako galdera eta konflikto pila bat jartzen ditugulako mahai gainean. Bakoitzak bere motxilaren arabera, bere eskarmentuaren arabera ikusten du antzerki-ikuskizuna.
Zeintzuk dira zuen lan-ildoak?
Atx Teatroa Bilboko konpania bat da, 2010ean sortua, Hala ere, 30 urte daramatzagu antzerki munduan. Gure lan-ildoa distopia eta antiestetikaren aldetik joaten da. Saiatzen gara alfonbra azpian gordeta ditugun gauza ilun eta zikin horiek argira ateratzen.