Toribio Echevarria Sarien 33. edizioko kategoria ezberdinetan 32 hautagaitza aurkeztu dira
Une honetan, epaimahaia proposamenak ebaluatzen ari da. Ekainaren 21ean, finalera sartzen direnek beren proiektua aurkeztuko dute epaimahaiaren aurrean, eta uztailaren 5ean emango dira ezagutzera irabazleak Teknikerren egingo den sari-banaketan.
32 proiektuetatik 27 Gipuzkoatik datoz, 3 Bizkaitik eta 2 Arabatik. Bestalde, sektoreei dagokienez, 12 teknologia berriekin daude lotuta, 10 biologia/osasunarekin, 7 industriarekin eta iraunkortasunarekin, 2 fabrikazio aurreratuarekin eta 1 beste sektore batekoa da.
Toribio Echevarría sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte, eta haien helburua da Euskadiko startup eta enpresa-proiektu berritzaile zientifiko-teknologiko nabarmenen ekimen ekintzaileak saritzea eta egitasmo horien sustatzaileei laguntza ematea jardueraren hasieran. Honako erakundeek ere parte hartzen dute ekimenean: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa Foru Aldundia, Gipuzkoako Bazkundea, Elkargi, APD, SPRI, Adegi, Cebek eta SEA.