Bigarren poesia-liburua aurkeztuko du Araceli Bonok barixakuan
2023/06/14
12:12
eta kitto!
Barixakuan, ekainak 16, aurkeztuko du Araceli Bono Burgosek "Confesiones de Otoño" bere bigarren liburua, 19:00etan, Untzagako jubilatu etxean: 2020an kaleratu zuen “Entre mis tacones” izenburukoan bezala, honetan ere berak idatzitako hainbat poesia bildu ditu egileak.
Bestalde, ekitaldian Untzagako "Eres tú" poesia taldeak parte hartuko du. Liburuko pasarteak irakurriko dituzte.