133.652,72 euroko kostua izango du Ibarkurutze kalean egingo den obrak
2021/03/02
10:06
eta kitto!
Aste honetan onartu berri du Eibarko Udalak Errebal inguruko (Ibarkurutze eta Arikitza artean) urbanizazioa zabaltzeko kontratuaren esleipena; alde batetik, saneamenduko eta ur-hornidurako sareak berritzea, eta, bestetik, kaltetutako kalearen zatia zolatzea.
Kontratazio-taldeak aukeratu du lan horiek “Construcciones Otegi Gaztañaga SL” enpresari esleitzea. 133.652,72 euroan (BEZa barne) kostua izango du eta zazpi asteko epean egingo da.
2019ko azaroan, errebal kalea birzolatzeko proiektua idatzi zen, eta, bertan, Ibarkurutze Plazatik Julian Etxeberria kalearekin bat egiten duen tokiraino doan jarduketa-eremua zehaztu zen. Lanak hasi aurretik, Gipuzkoako Urakek baldintza bat jarri zuen: Ibarkurutze plazaren eta Arikitzaneko zubiaren artean dagoen obraren eremuaren ondoko zatiaren saneamendu- eta hornidura-sareak berritzea. Orain, Errebal kale osoa urbanizatzeko lanak aurreratuta, Ibarkurutze eta Julian Etxeberriarekin (Aldapatxoko bidegurutzea) bat egiten duen lekuaren artean, laster urbanizazioa zabalduko da Ibarkurutzetik Arikitzako zubiarekiko bidegurutzeraino.
Jarduketa honen barruan sartzen da Ibarkurutze plazaren eta Arikitzako zubirako jaitsieraren arteko kale-zatia birzolatzea. Birzolaketa egiteko, errebal kaleko proiektuaren irizpide berberak hartu dira kontuan, eta espaloiak eta bideak maila berean egongo diren azalera bat zehaztu da. Era berean, espaloiak granitozko lauzazko zoladuraren bidez zabalduko dira, eta bidean asfaltozko aglomeratu inprimatua zabalduko da.
Espaloien gutxieneko zabalera bi metrokoa izango da, eta bidearen zabalera konstantea 4,2 metrokoa izango da, Errebal kalearen zati osoan egin den bezala. Galtzada asfaltatzeko, beharrezkoa den fresaketa egingo da, aglomeratu berriaren eta lehendik dagoenaren arteko elkarguneak behar bezala egin ahal izateko. Era berean, bide-marra berriak margotuko dira eta kaltetutako seinaleak berrituko dira. Bestalde, euri-uren eta ur beltzen sareak eta ur-hornidura berrituko dira.