Akuarelan hastapen tailerra eskainiko du Santi Entrenak Ipurua Merkatu Plazan urriaren 21ean

Akuarelan hastapen tailerra eskainiko du Santi Entrenak Ipurua Merkatu Plazan urriaren 21ean
2023/10/11 09:47
eta kitto!

AKUARELAn hastapen tailerra eskainiko du Santi Entrena artista eibartarrak urriaren 21ean Ipuruako Merkatu Plazan. 11: 00etatik 14: 00etara izango da eta adin guztietara irekita (adingabeak senideren batekin joatea gomendatzen da). Maila desderdinetara egokitutako saioa izango da. Parte-hartzaileei euren marrazketa eta pintura materiala eta uretarako ontzi txiki bat eramatea eskatzen zaie. Jardunaldi guztiz praktikoa izango da, baina beharrezko printzipio teoriko batzuk gogoratuko dira. Tailer honek jarraipena izango du Gabonak baino lehen beste jardunaldi batekin eta otsailean beste batekin. Doaneko izango da eta ez dago izena eman beharrik.

 

Santi kartela