Elgoibarren emanaldia eskaini zuen Kezka dantza taldeak, Haritz dantzari taldearen 50. urteurrena ospatzeko jaialdian
2023/10/24
10:58
eta kitto!
Zapatuan Elgoibarren emanaldia eskaini zuen Kezka dantza taldeak Elgoibarko Haritz dantzari taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatu zen jaialdian. Eibartarrekin batera Elgoibarko Haritz eta Iruñeko Duguna dantza taldeak egon ziren. Maalatik kalejiran irten eta Kalegoen plazara ailegatu zirenean eibartarrak izan ziren plazara irteten lehenak, iruñearrak ondoren eta Haritzekoak gero. Dantza jaialdiari amaiera emateko denek elkarrekin dantza egin zuten eta hala nahi izan zuten herritarrak ere batu zitzaizkien. Kezkako dantzariek Arrateko dantzak eskaini zituzten, ezpata-dantzak eta trokeo-dantzak. 100 dantzari eta musikarik eskaini zuten jaialdia, horietatik 30 Kezka dantza taldekoak. Ekitaldiaren bukaeran 50. urteurrena zorionduz oparia eskaini zioten Kezkako dantzariek Haritz dantzari taldeari.
Argazkia: Alex Berasategi.