Maite Franco ipuin kontalaria izango dugu zapatu honetan Portalean
Maite Franko, Irundik datorren kontalari beteranoa dugu. Pedagogian lizentziatua; farandulan, irakaskuntzan eta sormen literarioan ere ibilitakoa: umorea hezkuntzarekin uztartzen du, eta kontalari gisa 4.000 saio inguru eskaini ditu. Eibarko Liburutegiak zapaturako antolatutako saioa bost urtetik gorako umeentzat da:
Aspaldi, errege bat izan zen umeak helduak balira bezala tratatzen zituena. Lan gogorrak egitera behartzen zituen, baita gerretan parte hartzera ere. Baina ume haiek aurkitu zuten ihesbiderik... bertatik mugitu gabe izan bazen ere. Ipuin hau eta beste batzuk aurkituko dituzu umearen egun unibertsalaren harira antolatutako kontaketa saioan.
Saioa Portaleko areto nagusian izango da 18:00etan. Izena eman behar da aurretik, azaroaren 20tik 23ra, formulario honen bitartez.
Azaroak 20, Haurren Nazioarteko Egunaren ildora eskainitako saioa da, Eibarko Udaleko Haurrak, Nerabeak eta Familia zerbitzuarekin elkarlanean.