Helmet House Eibarko establezimenduak Euskadi Merkataritza Saria irabazi du

Helmet House Eibarko establezimenduak Euskadi Merkataritza Saria irabazi du
2023/11/23 14:11
eta kitto!
Atzo, hilak 23, Donostiako San Telmo Museoan egindako ekitaldan,  2023ko Euskadi Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sarien banaketa ekitaldia egin zen. Horien bidez, Eusko Jaurlaritzak sektore horietako enpresen eta profesionalen ibilbidea, berritzeko gaitasuna eta bikaintasuna aitortzen ditu, lanpostuak sortu eta mantentzeko egindako lana ere kontuan hartuta. Horietako sari bat Eibarrera etorri da: 10 langile arteko euskal enpresa komertzialaren saria  Helmet House Eibarko establezimenduarentzat izan da. Maite Aperribay dendako jabeak ilusioz beterik jaso zuen saria.

 

Helmet2