Azaroan gora egin du langabezia-tasak Eibarren

Azaroan gora egin du langabezia-tasak Eibarren
2023/12/04 19:40
eta kitto!
AZAROko datuen arabera, 1.480 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %11,66ekoa da. Horrela, langabeziak gora egin du herrian (urriko datuen arabera 1.474 lagun zeuden langabezian eta  eta langabezia-tasa %11,61ekoa zen).

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,02koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,67) eta Soraluze da tasa altuena duena (%12,17. Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Azaroko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.480 (%11,66)
– Elgoibar 487 (%8,98)
– Mendaro 79 (%7,78)
– Deba 174 (%6,67)
– Mutriku 180 (%6,93)
– Soraluze 227 (%12,17)
Debabarrena 2.627 (%10,02)