Olaia Peruarena, Gonzalo Etxebarria eta Patxi Laskarainen erakusketa zabalduko dute bihar Portalean

Olaia Peruarena, Gonzalo Etxebarria eta Patxi Laskarainen erakusketa zabalduko dute bihar Portalean
2023/12/15 11:17
eta kitto!
Bihar arratsaldean zabalduko dute baT + BaT + bAT izenburuko erakusketa Portalean, hiru artistaren lanekin. Olaia Peruarena, Gonzalo Etxebarria eta Patxi Laskarai aspaldiko lagunak dira eta elkarrekin erakutsiko dituzte beraien argazki eta margolanak, bakoitzak bere nortasunetik abiatuta, lotzen dituen zerbait badutela jendeari azaltzeko. Urtarrilaren 14ra arte egongo da ikusgai, ohiko ordutegian: martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.