Debabarreneko Orfeoiak kontzertua eskainiko du bihar Ermuko parrokian

Debabarreneko Orfeoiak kontzertua eskainiko du bihar Ermuko parrokian
2023/12/22 11:31
eta kitto!

Bihar, hilaren 23an, Ermuko Santiago Apostoluaren elizan abestuko du Debabarreneko Orfeoiak 20:00etatik aurrera. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Jose Miguel Laskurain orfeoiko zuzendariaren hitzetan, “mundu guztiari gustatzen zaizkion horietako kontzertu bat izango da, hamar gabon-kanta interpretatuko baititugu, ezagunak eta herrikoiak, entzule guztien gozagarri izango direnak”.

Estilo sinfoniko-koraleko gabon kanten programa hainbat hizkuntzatetako abestiez osatuta egongo da (euskara, gaztelania, latina, alemana eta ingelesa), J. M. Laskurain zuzendariak egokituak, eta honako izenburu hauek izango dituzte:

-Abide with me
- Holy night!
-  Jul, Jul strälande jul
-Hator hator
- Oi Betleem
- Adeste fideles
-  Kanta diezaiogun Mariari
- The first Noel
-  Joy to the world
- Come all ye faithfull