Sarrera gutxi batzuk geratzen dira urtarrilaren 27an Coliseoan eskainiko diren Go!azen-en emanaldietarako

Sarrera gutxi batzuk geratzen dira urtarrilaren 27an Coliseoan eskainiko diren Go!azen-en emanaldietarako
2024/01/16 17:28
eta kitto!
Urtarrilaren 27an Go!azen ikuskizunaren bi emanaldi hartuko ditu Coliseo antzokiak. Lehenengoa 17:00etako  dago iragarria, eta bigarrena 19:00etan hasiko da.. Ia sarrera guztiak saldu dira, baina oraindik badago sarreraren bat eskuratzeko aukera. Begiratu Kutxaban-en hurrengo loturetan:

Go!azen , 17:00etan: https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/20240127@Janto_KB/EIBAR/

Go!azen , 19:00etan: https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/20240127E@Janto_KB/EIBAR/

Go!azen telesailak 10 urte beteko ditu aurten, eta hori gutxi balitz, 100. atal!

Denboraldi honetan, Zuri jada ez da ikasle izango, begiralea baizik. Garazi ez da Basakabira joango ikasle moduan… baina bertan bukatuko du azkenean, aspaldiko etsai ezagun batengandik ihesi. Eta bitartean, Noak, Leak, Mattinek eta Saioak erronka zail bat gainditu beharko dute: haien musika taldea berpiztu behar dute institutora itzuli ahal izateko.