Plazak gelditzen dira ingelesa eta frantsesa praktikatzeko taldeetan

Plazak gelditzen dira ingelesa eta frantsesa praktikatzeko taldeetan
2024/01/31 19:25
eta kitto!

Eibarko Liburutegiak ingelesa eta frantsesa praktikatzeko aldizkako bilerak antolatzen ditu: "Meetings at the library" eta "Réunions dans la Bibliothèque".  Modu horretan,  ingelesa eta frantsesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua bihurtzen da Portalean kokatuta dagoen udal liburutegia.

Bilerak astero egiten dira, urritik maiatzera eta saioak ordu eta erdikoak dira. Ingelesezko  saioak asteazkenetan izaten dira, 19:00etan. 6 plaza gelditzen dira. Dinamizatzailea Ryan Jordan da.

Fantsesezko dinamizatzailea, berriz,  Michel Rocafort da eta ostegunetan biltzen dira, 19:00etan. 8 plaza gelditzen dira.

Interesatuta egonez gero, jarri harremanetan Udal Liburutegiarekin (liburutegia@eibar.eus, 943708437)