2.500 ikusle inguru bildu ditu Komedia Fest jaialdiak

Zazpi umoregileren ikuskizunak jaso ditu jaialdiak lehen edizioan
2.500 ikusle inguru bildu ditu Komedia Fest jaialdiak
2025/11/27 12:10
Ekhi Belar

Amaitu da Komedia Fest jaialdiaren lehen edizioa eta antolatzaileek balorazioa egin dute. Euren datuen arabera, 2.000 ikusle baino gehiago bildu ditu, “aurreikuspenak gaindituz”, euren berbetan. “Berretsi egiten du proiektuak Euskadiko erreferentziazko kultura-ekitaldi handien artean duen potentziala”.

Nacho Prado ekoizleak bultzatuta, Komedia Fest maiatzean sortu zen ofizialki, Alex O'Doghertyk Eibarko Coliseo Antzokian ‘sold out’ kartela eskegi eta hedabideen aurrean aurkezpena egin zuenean.

Udazkenean, jaialdiak Eibar-Ermua UNIko ekitaldi aretoa bete du, eta egitarauan umorista ospetsuak bildu dira, besteak beste, Agustín Jiménez, Sara Escudero, Gorka Aguinagalde, Jon Plazaola (euskarazko ikuskizun bakarra berak eskaini du), Julen Axpe eta Carolina Noriega.

Lehen edizioko erantzuna ikusita, bigarren edizio bat antolatuko dutela baieztatu dute antolatzaileek.