21. San Isidro Aizkolari Txapelketa jokatuko da bihar Arraten
Hodei Ezpeleta eta Xabier Zaldua izango dira lehian, nor baino nor, hainbat mozketa modalitateei jarraituz
2025/05/14
12:13
eta kitto!
Biharkoan, gainera, orain artekoarekin apurtu eta, binakako norgehiagoka izan beharrean, buruz burukoarekin osatuko dute kartela. Hor Hodei Ezpeleta eta Xabier Zaldua izango dira lehian, nor baino nor, hainbat mozketa modalitateei jarraituz: kolpeka, abiaduran, zutikoa eta, amaitzeko, lan luzearekin. Herri-kiroletako saio hori eguerdiko 12:30ean hasiko da eta Ane Zestau harrijasotzaileak ere hartuko du parte.