"3052 persiguiendo un sueño" liburua aurkeztuko dute gaur liburutegian

"3052 persiguiendo un sueño" liburua aurkeztuko dute gaur liburutegian
2014/05/19 00:00
eta kitto!

Gaur (astelehena, hilak 19), 18.00etan Mamadou Dia senegaldarrak 3052. Persiguiendo un sueño, berak idatzi duen liburua aurkeztuko du Juan San Martin Liburutegian, Udaleko Immigrazio Alorrak eta liburutegiak antolatu duten ekitaldian. Egileak berak azaldutakoari jarraituta, ametsa 2006ko maiatzean jaio zen, Europako "El Dorado"-k erakarritako beste 83 gazte senegaldarrekin batera kaiuko batean ontziratu zenean. Liburuaren lehen aleen salmentarekin lortu duen diruarekin, egileak bere jaioterriari garatzen laguntzeko asmoz Hahatay – son risas de Gandiol GKE-a sortu du.