36. Antzerki Jardunaldiak aurkeztu dituzte

36. Antzerki Jardunaldiak aurkeztu dituzte
2013/02/13 00:00
eta kitto!

Gaur (eguaztena, otsailak 13) aurkeztu dituzte udaletxeko pleno aretoan 36. Antzerki Jardunaldiak Miguel de los Toyos alkateak eta Juan Ortegak. Aurkezpen ekitaldian hasiera hasieratik izan dute gogoan iaz hil zen Txema Cornago eta jardunaldiak amaitu bitartean ere hala izango dutela azpimarratu dute behin eta berriz. Gaur bertan Ego Ibarra batzordeak Cornago gogoratu du bere webgunean. Barixakuan bertan ekingo zaio aurtengo egitaruari, kale-antzerkiarekin: 17.00etatik aurrera XI. Giza Irudien erakustaldia egingo da Untzaga eta Toribio Etxebarrian. Antzerki Jardunaldiek Cornagori omenaldia egiteko ekitaldiak, berriz, irekiera ekitaldi ofizialarekin bat egingo du (otsailaren 20an, 19.00etan Coliseoan): Juan Diego Botto aktoreak El Teatro y la memoria izenburuko solasaldia emango du Juan Velázquez Diario Vasco-ko Aula de Cultura-ko zuzendariak aurkeztuta. Ekitaldian bertan banatuko dituzte Narruzko Zezen antzez artikulu eta gidoientzako lehiaketako 28. edizioko sariak.
Aurtengo berritasuna Udalak jardunaldien antolaketa bere gain hartu duela da. Hala ere, eskaintzari dagokionez azken urteotako mailari eustea lortu dutela azaldu dute aurkezpenean eta 140.000 euroko aurrekontua erabilita (Udalak 60.000 euro ipiniko ditu) horrelako egitaraua osatzea "miraritzat" jo du Ortegak. Sarreren prezioan ez da aldaketarik izan (11-15 euro bitartean egongo dira gehienak) eta aurresalmenta datorren zapatuan (otsailaren 16an) hasiko da Coliseoan 10.00etatik 16.00etara; domekan eta astelehenean, berriz, 10.00etatik 14.00etara egongo dira. Horrez gain, funtzio bakoitzaren aurretik 19.00etatik 20.00etara ere aurresalmenta martxan izango da eta emanaldi bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago sarrerak leihatilan salgai egongo dira, ohiko salmentan. Jarraian, egitaraua oso-osorik irakur dezakezue:

36. Antzerki Jardunaldiak. Egitaraua

OTSAILA
Barixakua 15
17.00.- Giza Irudien Erakusketa. Untzaga eta T. Etxebarrian.

Eguaztena 20
19.00.- Txema Cornagori omenaldia eta El teatro y la memoria hitzaldia, Juan Diego Bottoren eskutik. Coliseoa.

Eguena 21
17.30 eta 21.00.- Zinea: Asier Errasti Jaialdiko Laburmetraiak. Hezkuntza Esparrua.

Barixakua 22
20.30.- Gaudeamus (La Chana). Hezkuntza Esparrua.

Zapatua 23
17.00.- Munduari itzulia (Gorakada). Coliseo.

Martitzena 26   
20.30.- El médico de su honra (Corsario). Coliseo.

Eguaztena 27
20.30.- Gauerdian (Tanttaka). Coliseo.

Eguena 28   
17.30 eta 21.00.- Zinea: César debe morir. Hezkuntza Esparrua.

MARTXOA
Barixakua 1
20.30.- Verás que todo es mentira (Godoy). Coliseo.

Astelehena 4
20.30.- La lengua madre (Triana). Hezkuntza Esparrua.

Martitzena 5
20.30.- La lengua madre (Triana). Hezkuntza Esparrua.

Eguaztena 6
20.30.- Antígona Oriental (Goethe Institut). Coliseo.

Eguena 7
17.30 eta 21.00.- Zinea: The deep blue sea. Hezkuntza Esparrua.

Zapatua 9
17.00.- Mis primeras Cuatro Estaciones (Ara Malikian). Coliseo.

Zapatua 9
20.30.- Locas (Teatro A Cuestas). Hezkuntza Esparrua.

Domeka 10
20.30.- Lingua Nabajorum (Tartean. Ez duk Hiru Biko). Coliseo.

Martitzena 12
20.30.- Calla y come (La Cocina). Hezkuntza Esparrua

Eguaztena 13
20.30.- Para qué recordar (Txaika. Anima Eskola). Coliseo.

Barixakua 15   
20.30.- ¡Muuu! 2 (Yllana). Coliseo.

Zapatua 16
20.30.- El chico de la última fila (Teatro estudio). Hezkuntza Esparrua.

Astelehena 18
20.30.- Siglo de Oro, Siglo de Ahora (Ron Lalá). Coliseo

Eguaztena 20
20.30.- Un trozo invisible de este mundo (Teatro Español). Coliseo.

Eguena 21
20.30.- Un trozo invisible de este mundo (Teatro Español). Coliseo.