48.400 euro kaleak Gabonetako argiekin apaintzeko
2012/12/05
00:00
eta kitto!
San Andres bezperan piztu zituzten Gabonetako argiak. Errege egunera arte martxan egongo diren apaingarriak Eibar Merkataritza Gune Irekiaren ekimenez ipini dira eta Udalak eta EMGIk ordainduko dituzte kostatzen duten 48.400 euroak. Herriko kale garrantzitsuenak apaintzen 86 motibo daude denera.