Arrateko Amaren omenezko meza bereziak ospatuko dira bere egunean
Irailaren 8an hiru meza egingo dira Arrateko santutegian: 09:30ean, 11:00etan (Meza Nagusia, prozesioarekin) eta 13:00ean.
2026/09/03
11:45
Silbia Hernandez Arrazola
Urtero bezala, San Andres parrokiatik hainbat meza berezi antolatu dituzte, Arrateko Amaren omenez. Horrela, abuztuaren 30ean hasi ziren Bederatziurrena ospatzen, eta irailaren 7ra arte egunero elkartuko dira Karmengo Amaren elizan, 19:00etako mezaren aurretik, 18:30ean, errosarioa errezatu eta bederatziurrena egiteko. Irailaren 7an, berriz, meza eta Salbea egingo dira Arrateko santutegian, 18:00etan. Eta irailaren 8an, Arrateko Amaren egunean, hiru meza egingo dira, Arrateko santutegian: 09:30ean, 11:00etan (Meza Nagusia, prozesioarekin), eta 13:00ean.