500 zuhaitz edo zuhaixka landatuko dira domekan egingo den Zuhaitz Egunean
Domeka honetan, apirilak 7, ospatuko da Zuhaitz Eguna Eibarren. Eibarko Udaleko Ingurumen Sailak, Eibarko Baso Biziak elkartearekin eta Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean antolatu du ekimena.
Parte hartzerko beharreko da izena ematea (bihar, apirilak 4, amaitzen da epea). Horretarako info@lurgaia.org helbidera idatzi behar da, parte-hartzaileen izen-abizenak, adina eta telefono bat adieraziz. Ekimeneko parte harzaileak goizeko 09:30ean Urkoko igoerako aparkalekuan bilduko dira (Ixuan).
Azken urteetan egiten ari den zuhaitz-landaketa eibartar guztiei zuzenduta dago, eta udal-lursailetan baso autoktonoa berreskuratzea da helburua. Landaketak Urkoren magalean dagoen Pagaegikortako lursailean egingo dira, Udalak erosi berri duen lursailean. Azaldu dutenez, “horrela, lursailean orain arte zeuden pinuak botatzeko lanak egin direnez, Zuhaitz Egunean 500 zuhaitz edo zuhaixka autoktono landatuko dira aurten (otsalizarra, pagoa, sahatsa, ahuntz-sahatsa, urkia, haritza, gorostia, artea, gaztainondoa, zuhandorra, hurritza, elorri zuria, zumalakarra, gereziondoa). Udalak berriki erosi duen lursailean, biodibertsitatea, paisaia eta ziklo hidrologikoa berreskuratzeko. 500 arbola hauez gain, asmoa da beste 5.500 arbola landatzea 2024an, bertako basoa berreskuratzeko”.