"Macho-maris”, maskulinitateari buruzko umorezko ikuskizuna barixakuan Portalean
2016/11/10
14:04
eta kitto!
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekintza antolatu dira herrian, esate baterako “macho-maris” ikuskizuna. Juanma Rodriguezek eta Markos Gimenok sortutako lan hau feminismoaren bidean dabiltzanei eta inposatutako kode matxistak apurtzeko ahalegina egiten duten gizonei zuzendua dago, batez ere. Autokritika eta hausnarketa bilatzen dute, umorez lantzen dituzten gaiak jorratuz. Showa bihar izango da Portalean 19:30ean.
Maskulinitateari buruzko antzezlan bat da Macho-Maris. Gai asko jorratzen dira 50 minututan, oso erritmo arinean, besteak beste, gizon taldeak, gizonen arteko harremanak, zaintza partekatua, abortatzeko eskubidea, lan banaketa… Umorezko lana da, batzuetan absurdoa besteetan sotila, baina bereziki, topikoetan ez erortzen saiatu dira.