[Karikaturak] Romualdo Galdos
Romualdo Galdos Eibarren jaio zen 1885eko otsailaren 7an, Ospitale kalean, San Andres parrokiaren aurrealdean zegoen etxe batean, Godoyrena deitzen zioten etxea. Euskaltzale porrokatua, Jesusen Lagundian 1904an sartu zen. Oñan egin zuten apaiz 1917ko uztailaren 30ean. 34 urte zituela, Jesusen Lagundiak Erromara bidali zuen Aita Santuaren Institutu Biblikoan ikastera; Biblian espezializatu zen. 1922an amaitu zituen bere ikasketak “cum laude” batekin. Oñara itzuli eta hebreera eta bibliako grekoa erakusten hasi zen, baina aldi berean bere doktoretza-tesia prestatzen hasi zen,
latinez, “Tobiten liburua Bulgataren testuaren arabera” gaia hartuta. Tesia Erroman aurkeztu zuen Bibliaren Batzordearen aurrean; 1926ko urtarrilaren 17an liburu santuen Doktore titulua jaso zuen. Romualdo Galdos izan zen gazteleraz hitz egiten duten herrialde guztietako lehen Doktorea Liburu Santuetan. Eibarko Seme Ospetsu izendatu zuten 1926ko urriaren 6an. Urte askotan irakasle moduan jardun zuen Oña, Marneffe eta Erroman. 1953an hil zen Eibarren.
Karikatuaren egilea: Jone Lopez Zurutuza (Eibarko Dibujo Eskola).