62 artista aire zabaleko pintura lehiaketan
Atzo (domeka, hilak 16) XXXVII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa egin zen gurean, Eibarko Artisten Elkarteak udalaren laguntzarekin antolatuta eta, euria egin zuen arren, goiz osoa kalean margotzen eman zuten lehiakideek 62 lan entregatu zituzten. Margolanen "kalitatea eta gaien aniztasuna" azpimarratu duen epaimahaiak sari hauek banatzea erabaki zuen atzo bertan: helduen mailan, lehen saria Jon Idigoras Mugerza ermuarrak jaso du eta beste sariak Diego Fernandez Columek (Xixon), Carlos Baudillok (Bilbo) eta Leticia Gaspar Garciak (Plentzia) eraman dituzte, hurrenez hurren. Hemezortzi urtera artekoen mailan, lehen saria Irati Cobok irabazi du eta bigarrena Jone Lopezek. Eta hamabi urtera artekoen artean, irabazleak Malen Azurmendi eta Harea Zuazubizkar izan dira. Gazteen maila bietako irabazle guztiak eibartarrak dira.