Ohorezko Erregionaleko CD Urki bolada onean da eta atzean laga ditu sailkapeneko azken postuak
Denboraldi hasiera irregularraren ondoren, Ohorezko Erregional mailan jokatzen duen CD Urki oso bolada onean da orain. Asteburuan 1-2 irabazi zion Zumaiakori, bigarren garaipena jarraian lortuta. Gainera, aurreko bi partidak berdindu egin zituen, beraz, lau daramatza galdu barik.
Garaipen horrekin, Mikel Bilbaok zuzentzen duen taldea sailkapeneko 9. postuan dago 13 punturekin, eta atzean laga ditu azken postuak. Hurrengo jardunaldian Amaikak Bat hartuko du Unben, larunbatean, 12:30ean.
Harrobiko taldeen emaitzak
- Ohorezko Erregionala: Zumaiako 1 - Urki Alkideba 2 (Cifuentes eta Cobo)
- Erregionala: Zumaiako 0 - Urki JMR 0
- Euskal Ligako Jubenila: Arrupe 3 - Urki Eibarbus 2 (Jakex eta Iker)
- Preferente Mailako Jubenila: Urki Hapiick 3 - Ilintxa 1 (Maiora, Garrido eta Betiss)
- Jubenila C: Elgoibar 5 - Urki ABC 2 (Ekain eta Julen)
- Preferente Mailako Kadeteak: Ilintxa 10 - Urki Heganrent 1 (Rincón)
- Kadete B: Urki BOJ 0 - Elgoibar 1
- Infantila: Urki Larragest 10 - Mutriku 0 (Ricardo 3 gol, Urtzi 3 gol, Toledo, Irai, Pablo eta Igor)
- Infantil Txiki: Urki Beltran 1 - Aizkorri 10 (Enai)
- Emakumezkoak: Urki JAZ 2 - Bergara 1 (Irati eta Ane)
Urki Day 12an
Abenduaren 12an, bestalde, Urki Day ospatuko du klubak. 15:30ean, Elgoibarren aurka jokatuko du eta, ondoren, festa hasiko da. 19:00etan Ustekabe txarangarekin kalejira egingo dute, Untzagako jubiletxean luntxa egingo da 21:30ean eta gauerdian Hator tabernan egingo dute jaia.

