76 bolarik hartu dute parte Euskal Herriko 36. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako seigarren eta azken jardunaldian

Azaroaren 21ean jokatu zuten seigarren eta azken jardunaldia, Elgoibarko San Migel bolatokian.
76 bolarik hartu dute parte Euskal Herriko 36. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako seigarren eta azken jardunaldian
2026/11/24 14:22
Oihane Zabala

Euskal Herriko 36. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako seigarren eta azken jardunaldia jokatu zuten azaroaren 21ean, Elgoibarko San Migel bolatokian. Guztira, 76 bolarik hartu zuten parte.

Azken jardunaldiko sailkapenean, Jabier Osoro elgoibartarra izan zen lehenengoa, zazpi txirlo botata. Bittor Astigarraga eibartarrak eta Xabier Loiola elgoibartarrak sei txirlo bota zituzten, eta bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren. Haien atzetik sailkatu ziren Gorka Etxaniz azkoitiarra, Gotzon Uranga lasturtarra eta Jon Aranzolo markinarra; seina txirlo bota zituzten.

Txapelketako sailkapen orokorrean, Asier Azkarate izan da lehenengoa, 22 txirlorekin. Anartz Estebanek eta Bittor Astigarragak 21 txirlo lortu dituzte, eta bigarren eta hirugarren postuetan amaitu dute.

Beste kategorietako sailkapenetan, Bittor Astigarraga izan da nagusien artean lehenengoa; Aitziber Olaizola emakumezkoetan; Luken Martino gazteen artean; Xabier Loiola eta Angel Ibarluzea bikoteen artean; eta San Migel A taldea taldekako lehian.

 

6. jardunaldiko irabazleak