Abian da MAKE IN! ekintzailetza Industriala programaren hirugarren edizioa
Parte hartzeko baldintzak
Debegesak sustatutako programa industriari lotutako Startups edo enpresa-ekimenei zuzenduta dago, baldin eta gutxieneko produktu bideragarria edo eraikitzen ari dena badute. Gainera, programara aurkezten diren ekimenek osagai teknologikoak edo negozio-eredu berritzaileak izan behar dituzte, esparru honetara lotutakoak: fabrikazio gehigarria, ikusmen artifiziala, RV/RA, robotika, IA, Big Data eta IoT. Era berean, proiektuek industriari lotutako ekonomia zirkularrarekin eta energiarekin lotuta egon beharko dute.
Hainbat abantaila
Make In!-ek hainbat abantaila eskaintzen dizkie parte-hartzaileei: erreferentziazko industria-sare baterako sarbidea (BPTD elkartea), bezero potentzialetarako sarbidea, talenturako sarbidea, mentorizazio pertsonalizatua sektoreko adituekin, laborategi espezializatuak, lan-espazioak, prestakuntza eta ekitaldiak, inbertitzaileentzako sarbidea eta finantzaketa.